martes, 5 de enero de 2010

Irakurri matte: zumaiako literatur aldizkaria


Txinparta Euskara Taldeak eta Zumaiako Udalak 'Irakurri matte!' euskara hutsezko literatur aldizkaria argitaratzen dute, urtean hiru ale kaleratuz. Txinparta taldeak, Zumaian euskarazko literaturaren alde egiteko helburuarekin sortutako lana da eta udalak, bere aldetik, argitalpen horien kostua hartu du bere gain.

Literatur zaleak asko dira Zumaian eta arlo horretan trebatutakoak ere bai; besteak beste, idazleak, kritikariak... Hala, aldizkari hau euskarri dugu zaletasun horrek eta herritarrengana iristeko zubi sendoa izanez.


Aste honetako argitalpenean, Gorantz begira jarri naiz lanaren zati bat irakurtzeko aukera izango duzue.


Bosnia Herzegovina,1992


" Ama Estela naiz

Ama non zaude?
Parkean jolasten egon naiz, eztanda handi bat entzun dut eta korrika alde egin behar izan dut. Nicole ez dut ikuste, ez dakit non sartu den.
Galdu egin naiz, ez dakit non nagoen; zer gertatzen da ama? Zer gertatzen zait?
Gorantz begira jarri naiz, zerurantz begira. Begiak guziz ireki ezin ditudalarik, eguzkiaren argiak itsutzen bainau eta bere berotasunak erre. Sua izango balitz bezala erretzen nau . Hala ere, une hauek mingarriagoak dira, ama.
Ez dut ezer garbi ikusten, laino handi batek jango nauela dirudi. Laino gris handia, arraroa. Ipuin bat dirudi honek, baina ez dakit non nagoen.
Eta inguruan, garrasiak entzuten ditut, negarrak eta minaren hotsak. Ezkerreko eskuaz belarria babestu nahian nabil.
Gogoratzen al duzu zuk txikiago nintzenean jotzen zenidan kantu hura? Bost urte nituenn aitak pianoa oparitu zidanean.Nire egurrezko piano txikia da... Etxera itzuli nahi dut pianoa jotzera. Garrasiek ez didate uzten, ezin dut zuk kantatzen zenidan kanta gogoratu [...]"

No hay comentarios:

Publicar un comentario