martes, 5 de enero de 2010

Haurren arpegiak irribarrez joziko dira gaur



Gabonetako jaiak amaitzear dira baina oraindik geratzen zaizkigun egun gutxi hauetan jan edan nahiko izateaz gain, opariak izango dira etxe gehienetan.
Atzo, arratsaldeko 18:30, Erregeen laguntzaileak Gurrutxaga plazara hurbildu ziren haurren eskutitzak jasotzera, gaur gauez beraien opariak jaso ditzaten.
Gaur, asteartea, beste urtetan bezala Hiru erregeen kabalgata ikusteko aukera izango dugu eta aurten ere itsasoz helduko dira gure herri xumera. Arratsaldeko 18:30ak aldera iritsiko dira eta horren ostean, herrian zehar ibiliko dira poz giroa zabaltzen.
Hala ere, gure Erregeek, San Juan Egoitza, Otezuri Errezidentzira hurbildiko dira bertako gaixoei ere opari bana eskaintzera.

Bestetik, etxean haur gaixoren bat izan ez gero eta erregeak bertara joateko aukera izango duzue, horretarako ordea, aldez aurretik Txepetxa sozidadera hurbildu beharko zarete, izena eta helbidea emateko.

Besterik gabean, azken egun hontaz goza zazuela eta opari piloa jaso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario