
Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiaren 27. edizioak txontxongilo emanaldiak eskainiko ditu Tolosan abenduaren 6ra arte. Nazioarteko txontxongilo taldeak euren ikuskizunak aurkeztuko dituzte. Aurtengo berrikuntza Asiako taldeen eskutik dator, Jaialdian lehenengo aldiz hartu baitute parte. Honekin batera, Quebec izango da herrialde gonbidatua, Euskal Herriarekin batera txontxongiloen tradizio luzea duelako. Titiriteroen Quebec-eko Elkarteak 10 urte bete ditu aurten.
Quebec-ekoekin batera, nazioarteko titiriteroak bilduko dira Tolosan. Aragoitik, Katalunyatik eta Asturiasetik datozen taldean izango ditugu eta baita Portugaletik, Mexikotik, Italiatik eta Israeletik ere. Aurtengo nobedadea Asiako taldeek ekarriko digute, Tailandiako Hobby Hut Puppet Troupeko eta Koreako Art Stage San taldeen ikuskizunak ikusgai izango baitugu.
Aurtengo edizioak emanaldiaz gozatzeko leku berria du: Tolosako Txontxongiloen Zentro Integral berria, TOPIC, alegia. Azaroaren 27an bertan estreinatuta, herrialdeko aintzineko presondegia zena, eraikina birmoldatu egin dute. Horrela, txontxongiloen mundura dedikaturiko 3.600 metro karratuko espazioa atondu dute. Lehenengo solairuan 250 lagunentzako entzunaretoa dago eta bestelako lau solairutan tankera guztietako gelak (entsegurako, dokumentaziorako, erakusketarako...).
Emanaldietarako sarrerak 3-7 euro bitartean daude salgai; abonoak, berriz, 12-25 euro bitartean. Leidor Antzokiko txarteldegian erosteko izango ditugu eskura, egunero,arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunak TOPIC eraikinean , Leidor Antzokian, Gorosabel Audiotorioan eta Tolosako Kultur Etxean izango dira.






No hay comentarios:
Publicar un comentario