domingo, 29 de noviembre de 2009

Tolosa, nazioarteko txontxongiloen hiriburua


Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiaren 27. edizioak txontxongilo emanaldiak eskainiko ditu Tolosan abenduaren 6ra arte. Nazioarteko txontxongilo taldeak euren ikuskizunak aurkeztuko dituzte. Aurtengo berrikuntza Asiako taldeen eskutik dator, Jaialdian lehenengo aldiz hartu baitute parte. Honekin batera, Quebec izango da herrialde gonbidatua, Euskal Herriarekin batera txontxongiloen tradizio luzea duelako. Titiriteroen Quebec-eko Elkarteak 10 urte bete ditu aurten.

Quebec-ekoekin batera, nazioarteko titiriteroak bilduko dira Tolosan. Aragoitik, Katalunyatik eta Asturiasetik datozen taldean izango ditugu eta baita Portugaletik, Mexikotik, Italiatik eta Israeletik ere. Aurtengo nobedadea Asiako taldeek ekarriko digute, Tailandiako Hobby Hut Puppet Troupeko eta Koreako Art Stage San taldeen ikuskizunak ikusgai izango baitugu.

Aurtengo edizioak emanaldiaz gozatzeko leku berria du: Tolosako Txontxongiloen Zentro Integral berria, TOPIC, alegia. Azaroaren 27an bertan estreinatuta, herrialdeko aintzineko presondegia zena, eraikina birmoldatu egin dute. Horrela, txontxongiloen mundura dedikaturiko 3.600 metro karratuko espazioa atondu dute. Lehenengo solairuan 250 lagunentzako entzunaretoa dago eta bestelako lau solairutan tankera guztietako gelak (entsegurako, dokumentaziorako, erakusketarako...).

Emanaldietarako sarrerak 3-7 euro bitartean daude salgai; abonoak, berriz, 12-25 euro bitartean. Leidor Antzokiko txarteldegian erosteko izango ditugu eskura, egunero,arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunak TOPIC eraikinean , Leidor Antzokian, Gorosabel Audiotorioan eta Tolosako Kultur Etxean izango dira.

sábado, 28 de noviembre de 2009

Finala gero eta hurbilago



Bertsolari Txapelketa Nagusia ari da bere helmugara iristen. Asteburu honetan jokatukbilian ibilian, Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzera doa.
Igandean Donostian jokatuko den azken finalaurrekoa amaitu bezain laster, azaroanren 13an BECeko finalean Andoni Egañarekin batera izango diren bertsolarien izenak ezagutuko ditugu.
Azken finalaurrekoetarako saioak ikusmina handia sortu du. Donostiako Antonio Elortza Belodromoan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantatuko dute.

Bertsozale Elkartearen aurreikuspenik onenak hausten ari da Txapelketa. Hasiera hasieratik, Txapelketa izaten ari den arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek. Izan ere, frontoi eta areto guztiak txiki geratu dira, eta BECeko finalerako ere ia sarrera guztiak agortuta daude. 13.800 sarrera saldu dira, Internet bidez eta herrietako salmenta puntuetan. Antolatzaileek ezagutzera eman dutenen arabera, Anoeta estadioko 23. atean salduko dira Belodromoko saiorako eta finalerako saiorako sarrerak. Bi ilara egingo dira: batean, azken finalaurrekorako sarrerak salduko dira eta bestean, finalerako sarrerak. Belodromorako saiorako pertsonako gehienez 4 sarrera salduko dira. Finalerako, aldiz, gehienez 2 sarrera izango dira. Finalerako salgai jarriko diren azken sarreren kopurua 300ekoa da. Lehiatila biak arratsaldeko 15etan zabalduko dira, eta belodromoko saiorako ateak arratsaldeko 16:00etan.

Iruñeako saioaren ondoren, honela dago sailkapena

1.- Amets Arzallus 1389,75 puntu
2.- Aitor Mendiluze 1349,75 puntu
3.- Unai Iturriaga 1324,25 puntu
4.- Sustrai Colina 1301 puntu
5.- Miren Amuriza 1286,75 puntu
6.- Iñaki Zelaia 1282,75 puntu
7.- Julio Soto 1281 puntu
8.- Beñat Gaztelumendi 1278,75 puntu
9.- Igor Elortza 1270 puntu
10.- Onintza Enbeita 1251,75 puntu
11.- Jone Uria 1247,25 puntu
12.- Jon Martin 1225,5 puntu
13.- Maialen Lujanbio 708,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
14.- Jon Maia 679 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
15.- Aitor Sarriegi 651 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
16.- Uxue Alberdi 637,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
17.- Arkaitz Estiballes 630,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
18.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuako den azken finalaurrekoak erabakiko du finalera sailkatuko direnenen bertsolarien izenak.


Irudia: eitb.com

jueves, 26 de noviembre de 2009

Euskarazko irratia trinkotzeko tresna


Euskarazko hedabideak trinkotzeko asmoz, Xabier Monasteriok internet euskarri egokia izango litzatekela uste du.Gaur egun dauden informazio sareak elkartu eta tokian -tokiko informaiazioa bai globalagoak diren berriak aipatuko liratezke bertan hedabidea indartsuago bat eginez.


Irratia: Arraio irratia
Erredaktorea: Jon Rejado
Atala: Komunikabideak eta euskara
Hizlaria: Leire Martija
Iraupena: 20 segundu

viernes, 20 de noviembre de 2009

Beskoitzeko euskarari buruzko liburua

"Hasian hasi " Henri Duhau Iparraldeko idazlearen liburu berria plazaratuko da urriaren 16an larunbata. Liburu honek , bertako bizimodura eta lapurtdiko herri honetan gertatzen diren bitxikeriei lotuta dagozkion gaietara hurbilduko gaitu.
Honela Beskoitzeko herri etxean aurkeztuko da.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Google Docs



Aurten lehenengo aldiz erabili dut Google Docs.
Googleko orrialdean aurkitu dezakegu dohaneko programa da. Bertan , dokumentuak , kalkuluak eta bestelako artxiboak gordetzeko aukera ematen digu.
Gainera , programa honek abantaila batzuk ere eskaintzen dizkigu. Besteak beste, pertsona bat baino gehiagok aldi berean testua aldatzea. Horrek zer suposatzen duen? Elkarlana errazteaz gain , denbora aurrezten laguntzen digu.
Beraz, programa honen eskutik, taldetako lanak erosotasun handiagoan egiteko aukera ematen digu.

sábado, 14 de noviembre de 2009

Bigarren lagun bat hil da EAEn A gripeak jota



Gorpuari egindako autopsiak A gripeak jota hil dela baieztatu du.
Bere etxean hilik aurkitu zuten. Horrela, dagoeneko 89 lagun hil dira Estatuan A gripeak jota.
Bizkaiko bizilagun bat izan da A gripeak jota hil den bigarren pertsona EAEn, atzo 64 urteko beste gizon bizkaitar bat hil ostean. Atzoko biktimak "gaixotasun eta arrisku faktore ugari zituen".

Osasun Saileko bozeramaile batek azaldu duenez, gorpuari egindako autopsiak A gripeak jota hil dela baieztatu du. Bigarren biktima hau etxean hilda aurkitu zuten.

Bizkaian izandako azken kasu honekin, dagoeneko 89 lagun hil dira Espainiako Estatuan A gripeak jota.


Irudia: Google.com

Bi holandar gaztek hamar hilebeteko kartzela izorra izango dute

Ajax eta Feyenoorden arteko futbol partiduan , bi holadandar gaztek, 18 eta 19 urteko bi hintxak , leherkari bat jaurtu zuten. Gazteak hamar hilebeteko gartzela zigorra izango dute.
Ondorio latzak ekarri zituen futbol armailetan 15 ikusle zauriturik utziz.
Gainera esatidumean aurkitzen ziren 300 polizi eta gainerako seguritate neurriek , egoera ezin izan zuten ekidin. Pascal Van de Meer gazteak beroki azpian izkutatu zuen leherkaria gutxira jaurtikia izan zen.

Orain arte gazteei jarri zaizkien neurriak ez dira izan hain gogorrak izan , baina Amsterdameko epaitegi batek hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die, gertaeraren larritasunagatik.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Identifikaziorik gabeko mugikorren azken eguna



Mugikor konpainiak eta Barne Ministeritzak hartu duten erabakia izan da. Azken urteotan Espainian 15 milioi mugikor txartel topatu dituzte ez identifikaturik. Orain urte bi sortutako lege baten ondorioz , erabiltzaileak bere mugikorra erabiltzeagatik , bai erosterako garaian bere datu pertsonalak eskaini beharko ditu.
Pertsona haiek oraindik identifikaturik daduenak, azkeneko epea azaroaren 9 izan zuten , horrela , gaur mugikor gehientsuenak identifikaturi daudela esan daiteke.

Berri hau orain dela bi urte eman bazen ere , jende gehientsuenak azken unerarte zai egon da. Horrela Vodafoneko dendaria Marta Villacierosek azaldu digu azken aste honetan , eguneko 100 pertsona joaten zitzaiola datu pertsonalak emanez.
Azken momentu hauek aprobetxatu ezean, mugikorren zenbaki horiek indargabetuak izango liratezke. Horrek zer suposatzen duen? berriz ere telefono konpainia bat aukeratzea eta zenbaki berri bat izatea.


Azken batean , egia izango da mobilekiko dependentzia dugula.



Irudia: Google.com

domingo, 8 de noviembre de 2009

Berlingo harresiaren gainbeherak 20 urte egingo ditu



1961etik 1989ra iraun zuen horma honek, bihar 20 urte beteko ditu bota zutela. Bigarren mundu gerran sortutako 144km harresiak Mendebaldeko Berlin eta Ekialdeko Berlin banatzen zituen. Baina,1981eko azaroaren 9an gobernuak ekialdeko alemaniarrei bidaiatzeko debekuak arindu zizkien.
Gaizkiulertu baten ondoren, Günter Schabowskik debeku guztiak erretiratuak izan zirela esan zuen prentsaren aurrean eta ehunka pertsona harresira joan ziren segituan, non zaindariek ateak ireki zituzten igarobidea ahalbidetuz.


Irudia:google.com

jueves, 5 de noviembre de 2009

Itsasoan urak handi dire




Nahiko aste trixtea , goibela izan da oraingoa. Eguzkia tarteka bere izpiak sakabanatzen bazituen ere gutxira zetorren harekin batera hodeitzarra amenazuka.
Horrelako giroa ikusita, kostaldera jo dugu itsasoa zakarraren bila.
Gaur arratsaldean honelako olatuak ikusi zintezkeen Zumaia-Getaria bidean.


Argazkiak:baleike

New Moon, Luna Nueva


Stephenie Meyerrek
, Crepusculo , New Moon , Eclipse eta Amanecer ezagunak diren nobelak idatzi ditu. Nobela hauek fantasia kutsua izan arren , maitasuna ere tartekatzen du.

Liburu hauek arrakasta izugarria izan ondoren , zine aretoetan ikusteko aukera dugu. Crepusculok adinako audientzia izatearen esperoan, azaroaren 20an Ameriketako Estatu batuetan estreinatuko da lehendabiziko aldiz , Chilen azaroaren 26an eta Colombian azaroaren 27an.Gure aretoetan ikusteko aukera abenduaren 4tik aurrera izango dugu.

Bitartean filmaren trailerrekin konformatu beharko dugu.
Hona hemen zati bat.





Bideoa:youtube.com

Barrio Sésamok ( Sesame Street) 40 urte bete ditu


1969an emititu zuten lehenengo aldiz Ameriketako Estatu Batuetan Barrio Sesamo telesaia.Hala ere, handik denbora gutxira beste lurraldetara zabaldu zen telesai hau, Espainiara, Alemaniara, Holandara...

Txikitan noizbait ikusi izan dugun telesaila da nahiz eta gure kintadan bestelako haur telesaiak ere aurkitu zitezken.
Haurrak entretenitzeaz gain , beraien helburua irakastea ere bazen. Horretarako Panpin xelebre batzuk zituzten , besteak beste , Espinete, Epi, Blas El monstruo de las galletas.
Txontxongilo hauek azken batean , beraien helburua lortu zutela esan liteke, 37 denboraldi osatzera iritsi baitziren . Horrek zer suposatzen duen? Telebistaren historiako haurren telesai iraunkorrena izan zela.


Irudia: google.com