
Bertsolari Txapelketa Nagusia ari da bere helmugara iristen. Asteburu honetan jokatukbilian ibilian, Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzera doa.
Igandean Donostian jokatuko den azken finalaurrekoa amaitu bezain laster, azaroanren 13an BECeko finalean Andoni Egañarekin batera izango diren bertsolarien izenak ezagutuko ditugu.
Azken finalaurrekoetarako saioak ikusmina handia sortu du. Donostiako Antonio Elortza Belodromoan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantatuko dute.
Bertsozale Elkartearen aurreikuspenik onenak hausten ari da Txapelketa. Hasiera hasieratik, Txapelketa izaten ari den arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek. Izan ere, frontoi eta areto guztiak txiki geratu dira, eta BECeko finalerako ere ia sarrera guztiak agortuta daude. 13.800 sarrera saldu dira, Internet bidez eta herrietako salmenta puntuetan. Antolatzaileek ezagutzera eman dutenen arabera, Anoeta estadioko 23. atean salduko dira Belodromoko saiorako eta finalerako saiorako sarrerak. Bi ilara egingo dira: batean, azken finalaurrekorako sarrerak salduko dira eta bestean, finalerako sarrerak. Belodromorako saiorako pertsonako gehienez 4 sarrera salduko dira. Finalerako, aldiz, gehienez 2 sarrera izango dira. Finalerako salgai jarriko diren azken sarreren kopurua 300ekoa da. Lehiatila biak arratsaldeko 15etan zabalduko dira, eta belodromoko saiorako ateak arratsaldeko 16:00etan.
Iruñeako saioaren ondoren, honela dago sailkapena
1.- Amets Arzallus 1389,75 puntu
2.- Aitor Mendiluze 1349,75 puntu
3.- Unai Iturriaga 1324,25 puntu
4.- Sustrai Colina 1301 puntu
5.- Miren Amuriza 1286,75 puntu
6.- Iñaki Zelaia 1282,75 puntu
7.- Julio Soto 1281 puntu
8.- Beñat Gaztelumendi 1278,75 puntu
9.- Igor Elortza 1270 puntu
10.- Onintza Enbeita 1251,75 puntu
11.- Jone Uria 1247,25 puntu
12.- Jon Martin 1225,5 puntu
13.- Maialen Lujanbio 708,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
14.- Jon Maia 679 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
15.- Aitor Sarriegi 651 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
16.- Uxue Alberdi 637,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
17.- Arkaitz Estiballes 630,5 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuak
18.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu + Donostian igandean eskuratuko dituen puntuako den azken finalaurrekoak erabakiko du finalera sailkatuko direnenen bertsolarien izenak.
Irudia: eitb.com